ATHLETIC CLUB – REAL SOCIEDAD (21:00)

Gurekin

Realak San Mames bisitatuko du gaur gauean Athletic Cluben aurka jokatzeko. Txuri-urdinek Leipzigen aurkako Europako kanporaketa alde batera utzi eta LaLigari begira jarri dira, azken asteetako sentsazio onekin jarraitzeko helburuarekin. Derbia berezia da beti, taldeen dinamikak eta egoerak alde batera uzten dituen partida bat baino gehiago da.


Athletic Clubek, bestalde, denboraldi honetan eurentzat funtsezkoa den beste kanporaketa baten itzulera ere izango du helburu egun gutxi barru, Errege Kopakoa Valentziaren aurka, hain zuzen ere. Zuri-gorriek porrota jaso zuten astelehenean Mallorcan, baina ordura arte hiru garaipen eta berdinketa bat lortu zituzten ligako azken norgehiagoketan. Nico Williamsen baja dute, denboraldi honetako jokalari onenetako bat, baina Iñaki anaiaren abiadura eta potentzia eta Iker Muniain kapitaina izango dituzte protagonista bezala.


Hiru puntu baino gehiago jokoan. Partida hauek xehetasun txikien arabera erabakitzen dira eta hasieratik bukaeraraino borrokatu beharko da garaipena lortzen saiatzeko. Oraingoan ez zaituztegu gertu izango, baina borroka egingo dugu eta gurekin egongo zarete. Derbiaren bila. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!