Real Sociedad 1-1 CA Osasuna

Gutxi

Vídeo

Puntu bat bakarrik. Realak Osasunaren aurka berdindu du partida parekatu batean eta futbolik gabe bi areetan. Gorritxoek abantaila lortu dute lehen zatian eta txuri-urdinek berdinketa lortu dute.

Realari kosta egin zaio bere ohiko jokoa egitea. Konbinatu ezinik, eta aurkariaren areara arriskuarekin iritsi ezinik. Partida orekatua zen, baina Callerik atzealdeko akatsa aprobetxatu du gola sartzeko. Donostiarrek ez dute hobera egin kolpearen ostean, eta Oyarzabalen urruneko jaurtiketa izan ezik (kanpora joan da), ez dira lehen zatian eraso arinak egiteko gai izan.

Balentria handia izan da Imanolen taldearentzat bigarren zatiaren hasiera. Izan ere, lehen minutua bete aurretik Barrenetxeak partida berdindu du Willian Josek bidalitako baloia sarera sartuz. Hortik aurrera Realaren minuturik onenak iritsi dira. Hala ere, ez dira bikain aritu. Azken zatian, Merinoren erremateak zutoina ukitu du, korner baten irteeran.

Gaur ez da futbol egun ona izan. Gutxienez, puntu bat gehiago da. Aupa Real!


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Remiro, Zubeldia, Le Normand, Sagnan, Aihen, Guevara (Zubimendi, min.78), Merino, Portu (Merquelanz, min.66), Oyarzabal (kap) (Portu, min.66), Barrenetxea (Gorosabel, min.78), Willian J (Bautista, min.60).

CA Osasuna: S. Herrera, Nacho Vidal, Aridane, David García (kap), Juan Cruz, Moncayola, Javi Martínez (Roncaglia, min.85), Iñigo Pérez, Kike Barja (Jony, min.67), Rubén García (R. Torres, min.67), Calleri (Budimi, min.77).

Golak: 0-1: Calleri, min.20, 1-1: Barrenetxea, min.46.

Epailea: Pizarro Gomez. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldiari eta kanpoko Roncagliari. 

 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!