REAL SOCIEDAD B 0-1 REAL MADRID B

Gutxigatik

Real taldeak 0-1 galdu du Real Madrid CF taldearen aurka, txuri-urdinak hazten joan diren partida batean.

Txuri-urdinak indartsu sartu dira partidara, nagusi izanez eta aurkariaren atea behin eta berriz bilatuz. Aukerak, hori bai, urriak izan dira, nabarmentzeko askorik egon ez den lehen zatian. Madrildarrak ahultzen joan dira minutuak igaro ahala, baina Gorka Álvarezenak hobeto zeudenean, Marisak, lehen zatiaren azken minutuetan, kanpoko taldea aurreratu du markagailuan, madrildarren jokaldi on baten ondoren.

Berdintasuna nagusi izan da aldageletatik igaro ondoren ere eta intentsitate handiko hainbat lehia izan dira partidaren amaierara arte. Lehen minutuetako aukera onenetako bat Intzak izan du, Madrileko atezainak gelditu duen urrutiko jaurtiketa bikain batekin. Minutuak igaro ahala, Gorka Álvarezen jokalariak hazten joan dira jokoa menderatu arte. Arauzko 90 minutuak amaituta, txuri urdinak partida berdintzeko zorian egon dira faltako ekintza baten ondoren, baina madrilgo atzelariek urrundu dute arriskua. 

Datorren asteburuan, Real Oviedo Femenino izango dute aurkari, garaipenarekin berriro ere elkartzeko helburua izango duten neurketan.

Aurrera!


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Estensoro, H. Uranga, Omaya, Solo (C), Etxebeste (E. Losada, min.78), Zunzu (Garazi, min.46), Naroa, Guridi (Uxue, min. 65), Intza, Irune (Matilde, min. 69) eta Ixi (Helene, min. 46)

Real Madrid CF: Téllez, Portoles, Colomina, Amaya, Sara E. (Amanda, min. 84), Adri Folgado (Alicia, min. 71), Lara Sierra (Paula, min. 71), Olaya, Sara M., Pau C. (Naiara, min. 62) eta Marisa (Noemi, min. 84). 

Golak: 0-1: Marisa, min. 43.

Epailea: Nerea Rebollo. Etxeko Omaya zein Zunzu eta kanpoko Folgado eta Naiara zigortu ditu. Horrez gain, txartel gorria atera dio Alicia jokalariari.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!