KOPAKO FINAL HANDIAREN DATUAK

Guztiok Realarekin

Egun handia iristen ari da. 48 ordu pasatxoren buruan Errege Kopako zortzigarren finala jokatuko dugu Sevillan, eta bertan KO txapelketako laugarren garaipena bilatuko dugu. Historiarekin dugun hitzordua, oraingoan bai, zale txuri-urdinekin batera biziko dugu.

Partida zuzenean emango da hiru operadore nazionalen bitartez: TVE, Movistar eta EITB. Gainera, nazioarteko beste hamar operadorek beren herrialdeetan emango dute final hau. Guztira, 320 kazetari akreditatu egongo dira La Cartujan jokatuko den neurketarako.

Gure klubari dagokionez, 26.292 zale txuri-urdinek bertatik bertara biziko dute final handia. Administrazio Kontseilua osorik, Jokin Aperribay presidentea buru dela, Sevillan izango da (13 kontseilari guztira). Ehun langile inguru banatuko dira Sevilla eta Donosti artean, norgehiagoka eta bi hirietan kokatuko diren Fan Zonak antolatu eta haien berri emateko helburuarekin.

Gainera, gure mitoetako batzuk taldea animatzen egongo dira La Cartujan: José Mari Martínez, Luis Arconada, Jesús Zamora, Bixio Górriz, Juanan Larrañaga, Roberto López Ufarte eta Xabi Prieto. Azken hau, klubeko ordezkari instituzionala, Sevillako garaikurraren aurkezpen ofizialean izango da Atlético de Madriden eta RFEFrekin batera.

Azkenik, gure emakumezkoen taldeko hamabost jokalari, Sanseren talde osoa (ostiralean Real Racing Cluben aurka jokatuko duten partidaren ondoren eta gau horretan bertan 25 jokalarik autobusean bidaiatu ostean) eta gure hirugarren taldea Sevillan izango dira taldea hitzordu handi honetan animatzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!