Anoeta

“Guztion ilusioa”

Vídeo

Oso gertu dago. Larunbatean Anoeta estreinatuko dugu. Gaur eguerdian Jokin Aperribay presidenteak eta Begoña Larzabal Komertzial eta Marketing arduradunak hedabideen aurrean azaldu dira egun berezi horren detaileak azaltzeko. Bazkideentzat baliozko informazioa eman dute. Gogoz zelai berria estreinatzeko, baina jabe izanda oraindik obretan dagoen zelai bat dela. Behin azalpenak amaituta, hedabideek Anoeta ikusi dute barne-barnetik.

Realeko agintari nagusiak, lehenik eta behin, pistarik gabeko futbol zelai bat izatea ahalbidetu duten persona, empresa eta erakunde guztiei eskerrak eman nahi izan die. “Oso pozik gaude, guztion ilusioa da. Gaur egungo futbolean, horrelako zelai bat edukitzeak bazkide gehiago izatea ahalbidetzen gaitu, eta baita lehiatu nahi dugun klubekin lehiatu ahal izatea ere. Talde horiek dituzten azpiegiturak bezalakoak edukitzeak hazten jarraitzera lagundu egingo digu, orainean eta etorkizunean. Horregatik ari gara inbertsio handiak egiten bai Anoetan bai Zubietan, azpiegiturek indartsuago bihurtaraziko gaituztelako”, esa du Aperribay presidenteak.

Anoetak, gaur egunean, Ipar Hondorik gabe, 28.995 eserleku izango ditu. Realak oraintxe 28.202 bazkide ditu (itxaron zerrenda dago). Hori dela eta, ez da sarrerarik salgai jarriko FC Barcelonaren aurkako partidarako. Partida bakoitzaren baldintzen arabera ezagutaraziko da sarrerak salgai jarriko diren ala ez.

Larzabalek, Aperribayk egin bezala, zaleei eskerrak eman dizkie. “Prozesu guzti honetan erakusten ari diren jarrera zoragarria da. Bere egiteko modua txalotu nahi diegu eta, era berean, pazientzia eskatu lehen egun honetarako. Obretan gaude oraindik”, gogoratu du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!