SD EIBAR 0-2 REAL SOCIEDAD

Guztiz merezitakoa

Vídeo

Realak 0-2 irabazi dio SD Eibarri gaur goizean Ipuruan jokatu den gipuzkoarren arteko derbian. Donostiarrak nagusi izan dira hasieratik eta merezita irabazi dute dinamika onari eusteko. 

Txuri-urdinek oso ondo ekin diote partidari. Lehen abagunean markagailuan aurrea hartzea lortu dute Jensen eta Franssiren arteko konbinazio baten ondoren, finlandiarrak area barrura iritsi eta Elba gainditu ondoren bikain amaitu du jokaldia lehen gola sartzeko. Armaginak hobeto aritu dira minutuek aurrera egin ahala eta euren lehen aukera Caminoren erremate batekin iritsi da, kanpora joan dena gutxigatik. Donostiarrek, trantsizio batean, gertu izan dute bigarrena Mirallesek harrapatu duen Jensenen jaurtiketa batekin. Lehen zatiko azkena, eta zalantzarik gabe etxekoen argiena, Pizarrok ezkerretik egindako erdiraketa baten ondoren etorri da, Caminok, buruz, zutoinera bidali duena.

Txuri-urdinak nagusi izan dira aldageletatik igaro ondoren. Baloi jabetza gutxiagorekin, baina hainbeste sufritu gabe eta arrisku handiagoa sortuz. Lehenengo aukera Franssik izan du erremate gurutzatu batekin, oso gutxigatik kanpora joan dena. Bigarren zatiko erdialdera, aurrelari finlandiarrak, Jensenen asistentzia berriarekin, garaipena bideratzea lortu du kontraeraso bikain batean eta buruz burukoan berriro barkatu gabe. Amaiurrek, amaierarako ordu laurden falta zenean, partida erabakita uzteko aukera izan du, Mirallesek kornerrera aldaratu duen erremate batekin. Txuri-urdinek garaipena arriskuan jarri gabe kontrolatu dituzte azken minutuak.

Hiru puntu gehiago bolada on honekin jarraitzeko; 8 partida galdu gabe (7 ligan eta bat Kopan). Ostegun honetan, Erreginaren Kopako final-laurdenak jokatuko ditugu Levante UD taldearen aurka. We are Real!

Fitxa teknikoa:

SD Eibar: Miralles, Annelie (Carla, min. 85), Elba, Jujuba, Noko (A. Sierra, min. 46), Eider, Honoka (Zaïra, min. 85), Altonaga (kap.) (Van Deursen, min. 79), E. Pizarro, L. Camino (Andrea A., min. 69) eta Campos.

Real Sociedad: Lete, Emma, Tejada, Vanegas, Bernabe, I. Arnaiz (Apari, min. 69), Andreia, Lorena (Amaiur, min. 69), Jensen (Cecilia, min. 84), N. Eizagirre (kap.) eta Franssi (Mirari, min. 75).

Golak: 0-1: Franssi, min. 9; 0-2: Franssi, min. 68.

Epailea: Espinosa Rios. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Altonagari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!