SANSE - RC DEPORTIVO DE LA CORUÑA (LARUNBATA, 17:00)

Azkena etxean

Sansek Deportivo de la Coruñaren aurka jokatuko du larunbat honetan Zubietan. Txuri-urdinek bat eta huts galdu zuten azken jardunaldian Unionistas de Salamancaren aurka eta berriz ere garaipenen bidera bueltatu nahi dute. Nahiz eta azken partida galdu, Sergio Franciscoren taldeak maila mantentzea lortu du matematikoki. Galiziarrak bigarren mailara igotzea lortu dute jada eta dinamika onean jarraitzeko asmoarekin datoz.  

Sansek Zubietan jokatuko duen azken partida izango da hau, beraz zaletuentzat garaipena lortu beharko da. Aupa Sanse!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!