Real Sociedad 1 - 0 Valencia CF

Bidai txartela prest

Vídeo

Realak historia egin du gaur gauean. Txuri urdinek bat eta huts gainditu dute Valencia eta bosgarren aldiz jarraian Europarako txartela lortu dute. Talde gipuzkoarraren historian lehen aldia da bost denboraldiz jarraian helburu hori lortzen dela. Gaur, partida serio batean, Andre Silvaren golak beste poz bat eman dio Realeko zaletuei, Europan zehar bere taldearekin gozatzeko aukera izango dute eta.

Partidak hasiera ezin hobea izan du. Barrenek bigarren zutoinera bidalitako baloi bat, Kubok ukitu ondoren, Andre Silvak ate barrura bidali du. Realak ondo gidatu du partida eta kanpokoek ezin izan dute ia urduritu. Turrientesek, atsedenaldia baino minutu batzuk lehenago, areaz kanpotik egindako jaurtiketa bortitzarekin, gertu izan du bigarrena.

Bigarren zatian Barrenek izan du lehen aukera. Buruz errematatu du, atearen albora, Kubok botatako falta bat. Valentziarrek berdinketa lortzeko abagune bikoitza eta argia izan dute, baina Remiro bikain aritu da. Bi geldiketa, Canos eta Mariri, garaipen bat bezain baliotsuak.

Realak inoiz ez lortutako helburua eskuratu du. Bosgarren urtez jarraian Europan, laster esaten da. Gozatu beharra dago, baina Europa League-a nahi dugu eta ez da erraza izango. Igandean borroka polita izango dugu Villamarinen. We are Real.

Ficha teknikoa: 

Real Sociedad: Remiro, Odriozola (Traore, min.74), Le Normand, Pacheco, Tierney (Aramburu, min.82), Merino (kap), Turrientes, Zakharyan (Brais Mendez, min.60), Barrene (Becker, min.60), Take y Andre Silva (Oyarzabal, min.74).

Valencia CF: Mamardashvili, Thierry (kap)(Gaya, min.60), Mosquera, Cenk, Foulquier, Hugo, Javi Guerra (Canós, min.60), Peter (Gonzalez, min.70), Diego Lopez (Amallah, min.84), Almeida y Yaremchuk (Mari, min.70).

Golak: 1-0: Andre Silva, min.3.

Epailea: Soto Grado. Kanpoko taldean Hugo eta Canosek ikusi dute txartel horia.

Asistentzia: 25.067

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!