Igandean CA Osasunaren bisita jasoko dugu. Aprobetxa dezagun bi taldeen arteko zenbait bitxitasun ikusteko:
1- Bi taldeen artean Donostian jokatutako lehen neurketa 1939-40 denboraldian izan zen. Bigarren maila zen eta Realak 2-1 irabazi zuen Chechu eta F. Teranen golekin.
2- Partida hura Gabon-egunean jokatu zen, abenduaren 24ean.
3- Juanmik Osasunaren aurka sartu zuen bere lehen gol ofiziala. Lehen itzuliko neurketan izan zen (0-2).
4- Xabi Prietok Lehen Mailan Realarekin Osasunaren aurka egin zuen debuta 2003-04 denboraldia zen.
5- Anoetan jokatutako azken neurketan Realak 5-0 irabazi zuen, emaitza ikusgarriena gorritxoen aurka.
6- 1989ko Real-Osasuna partida batean John Aldridgek bere debuta egin zuen kamiseta txuri-urdinarekin.
7- Bi taldeen arteko partidaren atarian 05-06 denboraldian, Alberto Ormaetxeari omenaldia egin zitzaion, egun batzuk lehenago hil baitzen.
8- Kenan Kodro, Osasunako jokalaria, Realeko harrobian egon zen eta hiru denboraldi igaro zituen Sansen.
9- Osasuna izan zen Irango bi jokalari bere taldean izaten lehena, Masoud eta Nekounam hain zuzen.
10- Zubillaga, Goikoetxea, Lumbreras, Luis Perez, Joseba Llorente edo Asier Riesgo dira bi taldeen kamiseta jantzi duten jokalariak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin