ostiralean UD Las Palmasi egingo diogu bisita. Bi taldeen arteko zenbait bitxitasun aipatuko ditugu:
1- Las Palmasen jokatutako Ligako lehen partida ofiziala bi taldeen artean 1951-53 denboraldian izan zen. Etxekoek bat eta huts irabazi zuten.
2- Satrustegui, Zamora eta Santi Bakero dira, bi golekin, goleatzaile txuri-urdin nagusiak Las Palmasen jokatutako liga partidetan.
3- Partida otsailaren 24an jokatzen da. Data horretan, baina 1957an, beste Las Palmas - Reala partida bat jokatu zen. Bana amaitu zen Silvestre Igoaren golarekin.
4- Carlos Vela eta Zurutuzak denboraldiko bere lehen gola sartu zuten UD Las Palmasen aurkako lehen itzuliko lehian.
5- Anoetan lehen itzulian lortutako garaipena aurten lortutako handiena izan da, golak kontuan hartuta (4-1).
6- Willian José, Javi Garrido eta Xabi Castillo dira bi taldeetan jokatu duten jokalarietako batzuk.
7- Eusebio eta Quique Setién, bi taldeko entrenatzaileak, Atletico de Madriden elkarrekin jokatu zuten 1987-88 denboraldian.
8- Bi taldeek 2009-10 denboraldiko Bigarren Mailako liga ireki zuten. Partida bana amaitu zen Agirretxeren golarekin.
9- Partida horretan Realarekin Nsue, Bueno, Estrada eta De la Bellak egin zuten debuta.
10- Markel Bergarak ere Las Palmasen egin zuen debuta Kopa partida batean 2007-08 denboraldian.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin