Igandean Athletic Club jasoko dugu Anoetan (12:00). Errepasa ditzagun bi taldeen arteko zenbait datu bitxi:
1- Donostian jokatutako lehen liga derbia 1928-29an izan zen eta banakoarekin amaitu. Bienzboas 'Pichichi'a izan zen gure golegilea.
2- Jesús Mari Satrustegui, 8 golekin, Donostian Athleticen aurka gol gehien sartu duen jokalaria da
3- Gol sorta handiena 1994-95 denboraldian izan zen. Realak 5-0 irabazi zuen Kodro (3), Idiakez eta De Pedroren golekin.
4- 2004-05 denboraldiko derbian Jon Ansotegik debuta egin zuen Realarekin.
5- Zenbait derbitan, Ormaetxea, Boronat, Kortabarria, Exposito, Mendiluce, Gaztelu, Olaizola, José Luis Orbegozo eta Luis Urangak Urre eta Brillantezko Intsigniak jaso zituzten.
6- Reala Liga txapeldun izan zen bigarren aldiz Athletici Atotxan 1981-82 denboraldiko azken partidan 2-1 irabazita. Zamora eta Lopez Ufarte izan ziren goleatzaile.
7- Eusebio Sacristan eta Ernesto Valverde entrenatzaileek elkarrekin jokatu zuten FC Barcelonan 1988-89 eta 89-90 denboraldietan.
8- Lippo Hertzka, Rafa Iriondo, Javier Irureta, Javier Clemente eta José Mari Amorrortu dira bi taldeak zuzendu dituzten entrenatzaileak.
9- Iazko derbia 0-0ekoarekin amaitu zen. Historian jokatutako 69 derbietatik bostetan besterik ez da emaitza horrekin amaitu.
10- Epailea, Sanchez Martinez, iazko San Mameseko derbia zuzendu zuen. Realak huts eta bat irabazi zuen Jonathasen golarekin.
Derbiaren aurrekariak Donostian
Igandean Athletic Club Donostiara eginiko bisiten estatistikak hobetzen saiatuko da. Historian zehar 69 aldiz ikusi dute elkar bi taldeek, 33 garaipen, 17 berdinketa eta 19 porroteko balantzearekin.