Larunbatean 18:30etan Deportivo Alavesi egingo diogu bisita. Errepasa ditzagun bi taldeei buruzko zenbait datu bitxi:
1- Bi taldeen artean Gasteizen jokatutako lehen liga partida 1930-31 denboraldian jokatu zen. Realak 1-2 irabazi zuen Bienzobas eta Garmendiaren golekin.
2.- Fernando Teran, 4 golekin, Realeko goleatzaile nagusia da Mendizorrozan jokatutako partidetan.
3-Gol
sorta handiena 1939-40 denboraldian eman zen. Realak 0-6 irabazi zuen.
4- Alberto, Dani Estrada, Sergio Rodriguez, Viguera, Albistegui, Kodro, Idigoras edo Musti Mujika dira, besteak beste, bi taldeen kamiseta jantzi duten jokalariak.
5- Rafa Iriondo, Josean Irulegui eta Jose Antonio Boronat dira bi taldeen eserlekuan izan diren entrenatzaileak.
6- Gero Rulli atezainak Alavesen aurka jokoatu zuen bere lehen neurketa Realarekin. 2014ko abuztuan jokatutako lagunartekoa izan zen.
7- Manu Garcia, Alaveseko kapitaina, kadetetan sartu zen Realeko harrobian eta Sansen hiru denboraldi bete zituen.
8- Larunbatekoa ez da izango Realak denboraldi honetan jokatuko duen lehen neurketa. Irailaren 3ean bi taldeek Diputazio Saria jokatu zuten.
9- Partida horretan Sergio Canales berragertu zen belauneko lesioa gainditu ondoren.
10- 1962-63ko Alaves – Reala partida batean Carmelo Amasek debuta egin zuen jokalari txuri-urdin bezala.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin