2025ra ARTE

Hamari Traore, lehen fitxaketa

Realak eta Hamari Traorek akordioa lortu dute Maliko jokalariak talde txuri-urdinean joka dezan. Jokalariak azterketa medikoa egin du gaur goizean Poliklinika Gipuzkoan eta, ondoren, kontratua sinatu du Reale Arenako bulegoetan. Realeko jokalari berria libre heldu da azken sei denboraldietan Stade Rennaisen aritu ostean eta Realarekin 24-25 denboraldia amaitu arte sinatu du, kontratua beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.

Eskuin hegalerako esperientzia eta kalitatea

Hamari Traoré Bamakon (Mali) jaio zen 1992ko urtarrilaren 27an. Bere jaioterriko USFAS Bamako futbol taldean hasi zuen bere ibilbidea eta 20 urte zituela Paris FC taldearekin sinatu zuen. Frantzian denboraldi bat egin zuen eta nahikoa izan zuen Belgikako Lehen Mailako Lierse taldearekin fitxatzeko. Bere zenbaki onek Frantziako maila gorenera eraman zuten Stade Reimsekin fitxatuz. Bertan bi denboraldi eman zituen, 2017an Stade Rennaisek fitxatu zuen arte. Hamari Traoré funtsezko jokalaria izan da talde frantziarraren arrakastetan, azken hamarkadan Europako txapelketetan ohiko taldean bihurtuz. 43 aldiz internazionala Malirekin, Realera iritsi da eskuin hegalean esperientzia eta kalitatea gehitzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!