CD MIRANDES 0-2 SANSE

Handiak


Sansek garaipen bikaina lortu huts eta bi irabazi ondoren CD Mirandesen etxean, mailako liderra dena. Merquelanz eta Jauregiren golek hiru puntuak eman diezkie txuri-urdinei.

Imanol Alguacilen mutilek neurketa menderatu dute lehenengo zatian, aukera asko sortuz, baloiaren jabetza izanez… Horrela, Merquelanzen gola iritsi da atsedenaldirako hamar minuturen faltan. Bete jaurtiketa, zentro bat zirudiena, ateruntz joan da eta azkenean barruan sartu da. Kanpokoek arriskua sortzen jarraitu dute hurrengo minutuetan eta emaitza, zelaian ikusitakoa kontuan hartuta, nahiko motza zen, gehiago jakinda Mirandes gogor hasiko zela bigarren zatian.

Etxekoek aukera dexente izan dituzte partida berdintzeko. Yanisek, birritan, eta Cerverok arriskua sortu dute hori lortzeko. Sanse, bere aldetik, ondo mantendu da neurketan, batez ere lehenengo hogei minutu hauetan non Mirandesek gola gertu eduki duen. Kontraeraso batean, bost minuturen faltan, Jauregik bigarrena egin du txuri-urdinentzat. Hortik gutxira, Olaizola hirugarrena egiteko gertu egon da, baina bere burukada kanporuntz joan da.

Garaipen honekin, Sanse sailkapeneko bosgarren postuan mantentzen da. Hurrengo astean Sporting B jasoko dute etxean.

 

Fitxa teknikoa:

CD Mirandes: Limones, Mario Hernandez (Jaime Santos, min. 83), Israel Puerto, Melli, Kijera, Antonio Romero, Ruper, Eloy Gila (“Pito” Camacho, min. 46), Borja Sanchez (Igor Martinez, min. 46), Yanis, Cervero.

Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Lapeña, Arrieta, Guevara, Gorostidi (Sangalli, min. 69), Olaizola, Capilla, Merquelanz (Calvillo, min. 78), Jauregi (Saenz, min. 86).

Golak: 0-1: Merquelanz, min. 33; 0-2: Jauregi; min. 85

Epailea: Fernandez Buergo. Txartel horia erakutsi die etxeko Kijera, Ruper eta Jaime Santosi eta kanpoko Guevara eta Gorosabeli.

Imanol Alguacil: “Oso pozik”

Imanol Alguacilek zera zioen Sanseren garaipenaren ondoren: “Lehenengo zatian neurketa menderatu dugu, gozamena izan da taldea ikustea, aukerak sortuz, baloiaren jabetza izanez… liderraren aurka, etxean gaur arte galdu ez zuena. Oso pozik nago. Emaitza motza zen. Beraiek goraka egin dute bigarren zatian, batez ere lehenengo hogei minutuetan. Kosta egin zaigu, baina ondo mantendu gara. Azkenean, kontraeraso batean partida erabaki dugu”.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!