ATHLETIC CLUB 1-3 REAL SOCIEDAD

Handiak

Vídeo

Arazoei aurre egin die Realak eta garaipen handia lortu du San Mamesen. Garitanoren mutilak, neurketa sendoan, bat eta hiru irabazi dute Oyarzabalek, bi penaltiz, eta Sangalliren golei esker. Meritu handiko garaipena sailkapenean gora egin eta moralez indarberritzeko.

Reala baja askorekin iritsi da, baina seriotasunez ekin dio partidari. Ondo zelairatu dira eta etxekoen irteera bortitza ekidin dute. Pixkanaka askatuz joan dira jokoan donostiarrak eta ordu erdia bete denean penalti argia egin dio Iñigo Martinezek Sangalliri. VAR-a ikusi ondoren, Mikel Oyarzabalek gola egin du. Hala ere, hurrengo jokaldian, zoritxarrez beterikoa, Muniainek berdindu egin du. Banakoarekin aldageletara.

Bigarren zatiaren hasiera ezin izan da hobea izan. Presioa, baloia lapurtu, Zubeldiak aurrera jo, erdiraketa eta Sangalliren gola. Handia. Zati osoa geratzen zen aurretik. Neurketa kontrolatu beharra zuen Reala. Ez zen erraza. Reala ondo aritu da. Atzekaldean elkartasun handiarekin jokatuz eta aukera gutxi eskainiz etxekoei.

Balio izugarriko hiru puntu. Lesioak, santzioak… Berdin du. Reala hazi egin da eta zelai zail batean irabazteko beharrezko maila eman du. Gozatzeko txanda da orain. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Athletic Club: Simón, De Marcos (Capa, min.68), Yerai, I. Martínez, Yuri, Beñat (San José, min.84), Dani García, Susaeta, Muniain, Raúl García (Aduriz, min.68) eta Williams.

Real Sociedad: Moyá, Gorosabel, Aritz, Raúl Navas, Rodrigues, Illarra, Zubeldia, R. Pardo (Zurutuza, min.65), Sangalli (Sandro, min.77), Oyarzabal (H. Moreno, min.86) eta Bautista.

Golak: 0-1: Oyarzabal (pen), min.30. 1-1: Muniain, min.32. 1-2: Sangalli, min.47. 1-2: Oyarzabal (pen.), min.74.

Epailea: Hernández Hernández. Txartel horiak: De Marcos, Susaeta, I. Martínez, Williams, Dani García, Raúl García eta Zubeldia, Moyá, Zurutuza, Illarra eta, Bautista.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!