Realak goruntz jarraitzen du. Gaur nagusitasunez mendean hartu du Malaga eta bostgarren postuan kokatu da jaurdunaldia amaitu duen neurketan. Lehengo asteko partida azkar ahaztu da Villarrealen ondo jokatu ondoren eta gaurko garaipena berretsiz La Rosaledan. Taldeak izan duen erantzuna txuri-urdinen ahalmena erakusten du eta zaleak pozik jarraitzen dute. Iñigo eta Juanmiren golek, bigarren zatian, hiru puntuak lortzeko balio dute.
Gipuzkoarrak nagusi izatera atera dira zelaira. Posesioa izan eta arriskua sortu dute bi hegaletik. Aldiz, azken metroetan asmatzea falta izan da. Malagak jokaldi azkarrekin abisatu du. Hala ere, Rullik etxekoen aukerak bertan behera utzi ditu. Willian Josek aukera garbiena izan du, baina jaurtiketa zutoinetik gertu joan da. Sentsazio onak atsedenaldira iritsi baino lehen.
Bigarren zatian taldea hobeto aritu da. Iñigoren golak, falta jaurtiketa baten bidez defentsan jo ondoren, konfiantza gehiago eman dio Realari. Abaintaila ondo kudeatu du taldeak beti bezala, dakien bezala, jokatzen. Horrela iritsi da Juanmiren gola ordu erdia falta zenean Willian Josek arakatu duen baloia errematatuz. Partida erabakita utzi du Realak eta ez du sufritu amaiera arte. Ostegunean Kopa iristen da. Beste neurketa bat ilusioa mantentzeko.
Fitxa teknikoa
Malaga: Kameni, Rosales, Luis, Mikel, Juankar, Pablo (Juanpi, min.76), Camacho, M. Santos, Duda (Ontivero, min.65), Chory, Sandro (Peñaranda, min.21).
Real Sociedad: Rulli, Odriozola (Hector Hdez., min.77), Aritz (Raul Navas, min.67), I. Martinez, Yuri B., Granero, Zurutuza (Illarra, min.56), X. Prieto, Oyarzabal, Juanmi, Willian J.
Golak: 0-1: I. Martinez, min.50; 0-2: Juanmi, min.63.
Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horia erakutsi die kanpoko Granero eta Illarrari.