Sansek garaipen bikain bat lortu du 0-3 irabazi ondoren Osasuna Promesasi Taxoaren filialen arteko derbian. Emaitza honekin, gipuzkoarrak bosgarren lekuan jartzen dira sailkapenean.
Partida ezinhobeto hasi da kanpokoentzat. Le Normandek kornerretik jaurtitako zentro bat burukatu du 5. minutuan, Sanserentzat lehenengo gola eskuratuz. Txuri-urdinek jokoaren jabetza izaten jarraitu dute, eta Osasuna Promesak hauei presioa eraginez aritu dira. Lehenengo zatiko azkeneko minutuetan Muguruza, bere jaurtiketarekin, bigarren gola egiteko gertu egon da, baina gutxigatik kanporuntz joan da.
Sansek penaltia eragin du 51. minutuan, eta horri esker markagailuan huts eta bikoa ipini dute kanpokoek. Gainera, epaileak jokaldi horretan Osasuna Promesasen Albisu jokalaria kanporatu du, bigarren txartel horia erakutsi ondoren. Partida jada erabakita zegoenean, Lapeñak zuzeneko falta batez hirugarren gola sartu du. Emaitza honekin, Sansek bigarren garaipena jarraian lortzen du, laugarrena azkeneko sei neurketetan… zenbaki bikainak gipuzkoarrentzat.
Hurrengo astean txuri-urdinek Zubietan jokatuko dute Tudelanoren aurka, emaitza positivo hauekin jarraitzeko helburuarekin.
Fitxa teknikoa:
Osasuna Promesas: Juan Perez, Samuel, Diego Rubio, Albisu, Endika, Luis Perea (Santafe, min. 41), Otegui (Lizarraga, min. 56), Javi Martinez, Jordan (Jaime Dios, min. 69), Kike Barja, Barbero.
Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Lapeña, Arrieta, Guevara, Sanz (Gorostidi, min. 66), Muguruza (Olaizola, min. 83), Capilla, Merquelanz, Jauregui (Saenz, min. 86).
Goles: 0-1: Le Normand, min. 5; 0-2: Sanz (p), min. 52; 0-3: Lapeña, min. 84
Epailea: Catala Ferran. Txartel horia erakutsi die etxeko Jordan, Santafe eta Jaime Diosi, eta kanpoko Sanz eta Olaizolari. Etxeko Albisu kanporatu du txartel hori bikoitza erakutsi ondoren (min. 51).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin