Realak Vicente Calderon zelaia bisitatuko du gaur 21:30etatik Aurrera. Eusebio Sacristanenek denboraldi honetan etxetik kanpo lortu dituzten emaitza onei jarraipena eman nahi diote Europako helburura gerturatzeko. Aurrean izango den aurkaria ez da nola nahikoa. Madrildarrek arerioaren erasoko jokoa deuseztatzen dute, horren erakusgai da aurtengo ligan 29 partidetatik 15etan atea hutsean utzi izana. ‘Cholo’ Simeoneren gizonak proba zaila izango dira, baina txuri-urdinak garaipenaren bila irteten dira zelai guztietara. Gaurkoa ez da salbuespena izango.
Europako txapeldunordeak atzo goizean itxi zuen partiduaren prestakuntza. Neurketaren eszenatokian osatu zuten lan saioaren ondoren, entrenatzaile argentinarrak deialdia eskaini zuen: Oblak, Moreira, Godin, Filipe, Savic, Lucas, Juanfran, Gimenez, Koke, Saul, Carrasco, Gabi, Cerci, Thomas, Keidi, Griezmann, Fernando Torres, Correa eta Zaka.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin