Harrobiak ez du etenik. Gure formakuntza taldeek lehiatzen jarraitzen dute eta hainbat txapelketa jokatuko dituzte asteburu honetan.
Infantila
Infantil taldeak, aurten 1. Kadetean jokatu duenak, Bartzelonara bidaiatuko du Cerdanyola Cup-a jokatzeko. Txuri-urdinak B Multzoan daude Valencia CF, Vic-Riuprimer Refo FC eta Cerdanyola FC-rekin batera.
Emakumezkoen Infantila
Reala ondo ordezkatua egongo da IV. Azpeitia Cup-ean. Rayo Vallecano, Basauriko Kimuak, Europa, SD Ilintxa eta Zarautz KE izango dira aurkariak 5. Multzoan.
Infantil Txikia
Lehen urteko infantilak Parisera egingo dute bidaia KB Foot Cupean jokatzeko. Gipuzkoarrak, A Multzoan egongo direnak, Stade de Reims, Red Star FC eta US Torcy izango dute arerio.
Alebinak
Alebin mailako bost taldek beste horrenbeste txapelketa izango dituzte asteburu honetan.
Horietako batek Vila-real-era egingo du bidaia XXVI. LaLiga Promises txapelketan parte hartzeko. Lehen Mailako talde guztiek jokatzen duten txapelketa honetan, Reala B Multzoan egongo da Real Madrid CF, RCD Espanyol, CA Osasuna eta Deportivo Alavesekin batera.
Infantilak bezala, alebin mailan ere parte hartuko du Realak Cerdanyola Cupean. CF San Jose, CE L´Hospitalet, Gimnastic Manresa eta Cernanyola FC izango dira arerioak multzo fasean. Mailako txapelketa izango da maila honetan ere, Atletico de Madrid edo Valencia CF taldeak izango dira besteak beste.
Realak presentzia izango du Logroñon Valvanera CD-ren XIII. ‘San Bernabé’ Txapelketan. FC Barcelona, RC Celta de Vigo, Real Valladolid eta etxeko taldea izango dira aurkariak A Multzoan.
Bidasoako Futbol Eskolen X. Txapelketan, CD Mariñok antolatua, Reala A Multzoan egongo da Real Union Club, Toring KE, Sporting de Herrera eta Pasaia KE-rekin.
Realak ez du galduko IV. Urtzi Gurrutxaga Memoriala, Tolosa CF-ek antolatutako txapelketa klubeko jokalari eta kapitain izan zenaren oroimenez. Txuri-urdinak A Multzoan egongo dira Beasain KE, Lazkao KE eta Zarautz KE-rekin batera.