Gaur arratsaldean egin da gure Main Sponsor berriaren aurkezpen ofiziala. Baghdadi Capital enpresak talde txuri-urdinarekin bat egingo du datozen hiru denboraldietan. Talde txuri-urdinak enpresa honen izena jantziko du kamisetaren aurrealdean.
Anoetako futbolariak, Aritz Elustondo, Alex Remiro, Ander Barrenetxea, Brais Méndez eta Orri Oskarsson, gure babesle nagusi berriaren logoa jantzi dute. Ekitaldian Jokin Aperribay erakunde errealistako presidenteak eta Baihas Baghdadi Baghdadi presidente exekutibo eta Baghdadi Capitalen sortzaileak ere parte hartu dute. Argazki saioaren ondoren, hedabideen aurrean agertu dira biak.
Jokin Aperribayk eskerrak eman nahi izan dizkio bere bazkide berriari "proiektu honetan sartzen zaren ilusioagatik. Hiru urterako akordioa da, bost urtera luza daitekeena. Espero dugu oso harreman emankorra izatea bientzat". Baihas Baghdadiren hitzetan, "ohore handia da Realaren babesle izatea, egia bihurtutako ametsa. Bi erakundeok balio berberak ditugu: lan gogorra, iraunkortasuna eta epe laburrekoak ez izatea. Match perfektua da. Esponsorizazio hau da garena adierazteko modurik onena".
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin