Harrobiaren kronikak

Larunbata arratsaldean Zubietako Z7 zelaian jokatutako partida. Lehen zatian txuri urdinak baloiaren jabe izan ziren, baina ez zuten joko sakona egitea lortu. Gipuzkoarrek gola sartu zuten eta, ondorioz, Durangoko taldea goian estutzen hasi zen eta, baloia lapurtzen zuten bakoitzean, azkar ateratzen ziren erasora. Horrela iritsi zen berdinketaren gola. Bigarren zatian baloi jabetza Realeko jokalariena izan zen eta txuri urdinak ate aurrean fin ibili ziren. Realaren hamaikakoaOtaño, Gorosabel, Sarriegi, Lapeña, Prieto; Guridi, Sangalli, Olaizola; Merquelanz, Rodríguez eta Manso. Zelaira atera ziren ere Bautista, Olabe, Gorostidi eta El Haddadi. Igande goizean Zubietako Z6 zelaian jokatutako neurketa oso lehiatuta egon zen. Lehen zatian txuri urdinek partida menderatu zuten. Jokaldi konbinatuen bidez beste atera iristen ziren eta, haietako jokaldi batean Realaren gola iritsi zen.Bigarren zatia, berriz, orekatuagoa egon zen, eta ez zen joko hain arina ikusi. Anaitasunak berdinketaren gola lortu zuen baloi geldituko jokaldi batean eta, azken minutuetan, atzera egin zuen emaitza defendatzeko. Azkenean, markagailua ez zen gehiago mugitu.Realaren hamaikakoaGarrantxo, Egiluz, Urtaza, Pecharromán, Orbegozo; Guevara, Zubeldia; Ayerbe, Saenz, Oyarzabal; Arana. Zelairatu ziren ere Muñoz, El Haddadi, Gorostidi eta Sanz. Larunbata arratsaldean La Sieben jokatutako partida. Txuri udinek ganoraz jokatuz partida kontrolatu zuten. Joko zuzena egin zuten, bigarren jokaldiei arreta handia jartzen, eta horrela iritsi zen lehen gola, atsedenaldia baino lehen. Bigarren zatian joera berdina izan zen. Realak partida oso serioa egin zuen, defentsan batez ere, eta bigarren gola lortu zuten. Azken minutuetan, Barakaldok baloi geldituko jokaldiekin arriskua sortzea bilatu zuen, baina txuri urdinek ondo defendatu zuten bere atea. Realaren hamaikakoaAuzmendi; Diez, Aranbarri, De la Arada, Calvillo; Mentxaka, Cárdenas, Lucbert, Aranzadi; Calderón y Arroyo. Jokatu zuten ere Cachenaute, Agirrezabala, Querejeta, Garces eta Urzelayetak. Larunbata eguerdian Zubietako Z4 zelaian jokatutako partida. Txuri urdinek partida menderatu zuten eta joko oso arina egin zuten, talde jokaldi askorekin. Horri esker, gol aukerak sortzen hasi ziren eta partida serio bat jokatu zuten, erritmo altuarekin. Realaren hamaikakoaArruabarrena; Ujía, Blasco, Ezcurdia, Estivariz; Uriarte, Zubimendi, Martínez-Losa, Murua, Aldasoro; y Eizagirre. Zelairatu ziren ere Keita,Elosegi, Hernández, Galarraga eta Xabi.Liga-txapelketaren atsedena aprobetxatuz, Realak triangeluar bat antolatu zuen larunbata goizean Zubietako Z5 zelaian. Partida bakoitzak 35 minutu iraun zuen eta C.D Vasconia eta Gazte Berria izan ziren gonbidatutako klubak. Jokatzeko moduan zeuden jokalari guztiak zelaira ateratzeko aukera izan zuten. Txuri urdinek 1-0 irabazi zioten C.D Vasconiari eta bana amaitu zuten Gazte Berriaren aurka. Beste bi parte hartzaileen arteko partidaren emaitza 4-1 izan zen Gazte Berriarentzat. Ohorezko Infantil bezala, liga-txapelketaren atsedenaldia aprobetxatzeko txapelketa batean parte hartu zuten. Kasu honetan, C.D Vasconia izan zen txapelketaren antolatzailea eta larunbatean jokatu zen Puioko futbol zelaian. Sei klubek parte hartu zuten eta bi taldeetan banatu ziren. Haietako batean Anitguoko, Alavés eta Realak izan ziren eta, bestean, C.D Vasconia, Barakaldo eta Chantrea. Txuri urdinek hutsna berdindu zuten Antiguokoren aurka eta bana Alavesen kontra eta, 3. eta 4. postuko partidan 1-0 irabazi zion Chantreari. Jokatzeko moduan zeuden jokalari guztiak jokatzeko minutuak izan zituzten.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!