AURKEZPENA

“Hasteko irrikitan nago”

Vídeo

Alexander Isak Realeko jokalari berria da. Aurrelariak aurkezpen ofiziala izan du arratsaldean Zubietan. Jokin Aperribay presidentearekin batera, aurrelariak “kaixo” atsegin batekin agurtu du prensa aretoan bildu den jendea. Prentsaurrekoaren ostean Jose Luis Orbegozo zelaira atera da, 19-20 denboraldiko kamiseta berriarekin, baloirai Realeko jokalari bezala lehen ikutuak emanez.

Presidenteak ongi etorria eman dio Isaki. “Desio onenak zuretzat eta zure familiarentzat bost urte hauetan. Ziur gaude oso zoriontsuak izango direla Realarentzat, talde gaztearekin eta ikasteko eta hazteko gogoz”, esan du.

Alexander Isakek ilusioa isaltu du bere hitzetan. “Oso pozik nago. Urte ona izan da niretzat eta Realarekin fitxatzea onena da. Hasteko gogoz nago, asko entzun dut Klubari buruz, talde gaztea da. Eskerrak ematen dizkiet nigan apustu egiteagatik. Elkarrekin helburuak lortzea espero dut”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!