REAL MADRID – REAL SOCIEDAD (21:00)

Hazkundean urratsak ematen jarraitzea

Realak gaur gauean itxiko du LaLiga Santanderreko 25. jardunaldia. Imanol Alguacilen mutilak Real Madrid Kirol Hirira joango dira Alfredo Di Stefano zelaian Zinedine Zidanen taldearen aurka jokatzeko, Santiago Bernabeuko birmoldaketa lanak direla eta. Iragan ostegunean Old Trafforden Manchester Uniteden aurka Europa Leaguean emandako irudi onarekin, azken konpromisoetan hiru garaipen lortzetik datozen lehiaketetara begira jarri dira realzaleak. 

Gure aurkariaren dinamika ere kontuan hartzekoa da. Madrildarrek, nahiz eta euren izen handietako batzuk baja izan, liga titulua lortzeko lehiari heldu diote joan den hilean eta abantaila dute Champions Leagueko itzulerako partidarako Atalantaren aurka. Erasoan duten potentziala gutxi balitz, Thibaut Courtoisek gol bakarra jaso du otsaileko 28 egunetan. 

Gaur egun ona da sentsazio onak pilatzeko. Arerioaren entitateak taldeari bere bertsiorik onena erakutsi behar izatea eragiten dio, Europako postuetan jarraitu ahal izateko. Hazkundean urratsak ematen jarraitzeko unea da, izan nahi dugunerantz. AURRERA REALA!!! 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!