Realaren kamiseta berria iritsi da. Denboraldi berriko ekipazioa hurrengo astetik aurrera egongo da salgai web orrialdean. Uztailaren 13tik aurrera zale txuri-urdinek online dendan kamiseta erosi ahal izango dute, www.realsociedad.eus helbidean.
Lehen ekipazioaren prezioa 70 €-koa izango da helduentzat eta 65 €-koa umeentzat. Iazko prezioak mantentzen dira. Gainera, bazkideek ohiko beherapena izango dute (%10) eta Realzale programako kideei %5 beherapena gehituko zaie.
Denda eta kamiseta berria estreinatzen dugu
Ekipazio ofiziala uztailaren 19an ipiniko da salgai, Elkano kaleko denda ofizialaren estreinaldian. Realak denda handiagoa eta berriagoa irekiko du. Zaleek zerbitzu gehiago izango dituzte eta ekipazio berria erosi ahal izango dute bertan. Zure zain egongo gara!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin