CADIZ CF – REAL SOCIEDAD (16:15)

Hemen da Reala

Realak gaur arratsaldean hasiko du 2020ko azken lehiaketa multzoa. Egun hauetan zehar, liga dinamika onari eutsi eta Europa Leagueko kanporaketa faserako txartela lortu nahi dute txuri-urdinek. Horretarako, gaur arratsaldean Cadizen garaipena lortzea izango litzateke bultzada onena.

Talde horia LaLiga Santanderrek lehen zati honetan duen nota positiboetako bat da. Alvaro Cerverak zuzendutako multzoak aurreko denboraldian gora egin zuen olatu onean jarraitzen du, eta orain Europarako postuetan daude. Zenbait baja garrantzitsurekin iritsi arren, edozein talderentzat mehatxu larria dela erakutsi dute andaluziarrek.

Faltan botatzen genuen gure Reala jokatzen ikustea. Gaur, ilusio gehien sortzen ari den taldea itzuliko da, zale txuri-urdin guztiak harro sentiarazten dituena. Bide horretatik jarraitzeko unea da eta horretarako erakutsitako sendotasuna mantentzea ezinbestekoa izango da. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!