Ahalegin orok bere saria du. Hainbeste aldiz entzundako motibazioko esaldi hori da Realaren isla leiala. Bere ideiari eta sustraiei leial, 32 urte geroago final batera itzultzeko borrokan aritu zen taldea, sakrifizio horri esker beste txapelketa bat irekiko zaiona, Superkopa. Lehiaketa honek, zigilu txuri-urdina duena bere sorreran, familia errealzale osoak bereak harrotasunez babesten jarraitzea ahalbidetuko du.
Erronka ez da nolanahikoa izango. FC Barcelona finalerdietan eta Athletic Club edo Real Madrid igandean La Cartujan zain. Lehenik, taldea kataluniarrari aurre egin. Koemanen taldea denboraldiko unerik onenean iristen da, joan den asteburuan Granada jipoitu ostean. Pedri-Messi konexioak sortutako ilusioarekin eta defentsaren sendotasuna berreskuratuta. Baina Realak orain dela hilabete eskas erakutsi zuen Camp Noun duen gaitasuna. Pauso berri bat emateko unea da, "Hemen dago Reala" esateko unea. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin