Realak mundu guztiaren begiak jarrita dituen norgehiagoka jokatuko du gaur gauean. Bi taldeek helburu handiak dituzte: Atletico Madridentzat LaLiga Santander titulua eta Realarentzat Europa Leagueko bosgarren postua. Txuri-urdinek joko ona inposatu nahiko dute eszenatoki handi batean.
Simeonerenek euren puntu errenta nabarmen jaitsi dela ikusi dute eta Barcelona puntu bakarrera dute jardunaldi hau amaitu aurretik. Beste dinamika batean helduko dira gipuzkoarrak, Elcheren aurkako garaipenaren eta Villarrealen porrotaren ostean, denboraldi historiko bat biribilduko lukeen helmuga baterantz aurrera egiten jarraitu nahiko dute.
Helburu garrantzitsuak eta ilusio handikoak bi aldeetan. Ez da beharrezkoa gure gaurko aurkariaren aurkezpena, nazioarteko maila duten jokalariak lerro eta posizio guztietan. Egoera horretan, gureek aurrera egingo dute. Hemen dago Reala. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin