Jokin Aperribay presidentea hedabideen aurrean azaldu da Anoetako Estadioan, behin Iñigo Martinezek Rela utzi duen bere kontratu desegite klausula ordaindu eta gero.
Agintari txuri-urdin nagusiak argi utzi du klubaren jarrera. “Realaren kamiseta jantzi nahi ez duenak hobe du joatea. Iñigo dagoeneko historia da Realean. Ez genuen espero, baina ez gaude hemen geure buruaz atsekabetzeko, Realaren oraina eta etorkizunari are eta indar gehiagorekin aurre egiteko baizik. Denon indarrak Real handiago bat egingo du. Guztia emango dugu gure kamiseta harro eramaten dutenengatik”, esan du presidenteak.
Aperribayek konfidantza osoa erakutsi du klub txuri-urdinak dituen balore eta filosofian. “Realean gure konfidantza oso helarazi nahi dugu, bere jokalari eta teknikarietan. Zaleei bere laguntza guztia eskertu nahi diegu. Lehen taldea momentu txarra bizitzen ari da, baina inoiz baino gehiago sinisten dugu gure egiteko moduan, gure baloreetan, gure oraina eta etorkizunean, eta ziur gaude bide honetik oso urrun iritsiko garela, bai gure harrobiko jokalarien hazkundean bai lehen taldeko emaitzetan”, amaitu du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin