CD LEALTAD 0-1 SANSE

Hiru puntu baino gehiago

Sansek garaipen handia lortu du Les Caleyesen. CD Lealtadi irabazi dio huts eta bat eta etxekotik kanpo zituen emaitza negatiboei amaiera eman die.

Ahalegin eta sakrizifio handiarekin. Horrela irabazi dute gureek gaur. Gola, hori bai, azkeneko minutuetan iritsi da, baina itxarote horrek pena merezi izan du. Lehenengo zatiko aukerarik onena laugarren minutuan iritsi da, Muñozen jaurtiketak zutoinean jo eta baloia kanporuntz irten denean. Etxekoak, bere aldetik, falta bati esker aurreratzeko aukera izan dute, baina Mendiren burukada desbideratuta joan da. Bi taldeak ondo mantendu dira atzean aukerarik jasan gabe. Neurketa nahiko itxia zegoen baina aurtengo Sanse gai da partida bakoitzean maila igotzen joateko.

CD Lealtadek bere aukerarik hoberena izan du jokoak berriro ekin duenean Ivan Garridoren jaurtiketaren ondoren, baina hau langa gainetik joan da kanpora gutxigatik. Gola amaitzeko hogei minutu falta zirenean iritsi da. Calvillok area barruan zegoen jokaldi nahasi bat aprobetxatu du Sanse markagailuan aurretik jartzeko. Azkeneko minutuetan txuri-urdinak bikain aritu dira beraien ezaugarririk onenetarikoen batean: defentsan, etxekoen edozein jokaldi zapuztuz. Horrela, laugarren neurketa jarraian gehitzen dute Imanol Alguacilen mutilek golik jaso gabe.

Fitxa teknikoa:

CD Lealtad: David Tejero, Keko, Hector Galeano, Omar Hernandez, Mendi, Alex Blanco, Rodri (Medori, min. 87), Jorge, Alex Cruz, Robert Martinez (Alvaro Montero, min. 60), Ivan Garrido (Chema Moreno, min. 70).

Sanse: Garrancho, Ujia, Le Normand, Lapeña, Muñoz, Guevara, Sanz, Calvillo, Capilla (Saenz, min. 76), Olaizola (Muguruza, min. 70), Celorrio (Ugarte, min. 90).

Gola: 0-1: Calvillo, min. 69

Árbitro: Pardeiro Puente. Txartel horia erakutsi die etxeko Mendi eta Kekori eta kanpoko Celorrio, Le Normand eta Lapeñari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!