PEÑA SPORT 1-3 SANSE

Hirugarren postuan amaitzen dute

Sanse hirugarren postuan sailkatu da play-offa jokatzeko. Bat eta hiru irabazi du Peña Sporten zelaian non bere eraginkortasuna erakutsi duen.

Txuri-urdinak bikain hasi dute partida, normala den bezela Aitor Zulaikaren mutiletan. Hamargarren minutuan Sangallik lehenengo gola sartu du taldeko jokaldi batekin. Hortik gutxira, baloi geldi batean, falta zuzen batekin Sansek bigarrena oso gertu izan du baina jaurtiketa ate gainetik joan da kanporuntz. Etxekoek ezin diote aurre egin gipuzkoarren jokoari. Sanse dena ematera atera da hasieratik, garaipena lortzeko asmoarekin eta ea beste aurkariak zer egiten zuten zain. Markagailuan abantaila hau izanez joan dira bi taldeak aldageletara.

Bigarren zatian etxekoek saiatzen jarraitu dute baina zorterik gabe. Sangallik abantaila handiagotu du falta zuzen batekin bukatzeko hogei minutu falta zirenean. Davilak neurketa erabaki du azkeneko minutuetan Sansek beste hiru puntu lor ditzan. Xabi Calvok emaitza murriztu du luzapenean. Baina ez zen denborarik gelditzen gehiagorako eta txuri-urdinek, emaitza honekin, denboraldi borobil bat burutu dute hirugarren postuan amaitu ondoren. Merezitako saria asko borrokatu duen talde batentzat, edozein zelai eta edozein aurkarirekin.

Zozketa bihar ospatuko da Las Rozasen. Sanseren aurkaria hauetako bat izango da: Fuenlabrada, Elche edo Real Murcia.

Fitxa teknikoa:

Peña Sport: Alvaro Iso, Joni, Ivan, Endika (Xiker, min. 55), Eneko, Ceberio, Alonso (Fermín Uriz, min. 75), Xabi Calvo, Mario, Valdo (Maeztu, min. 69), Adrian Socorro.

Sanse: Garrantxo, Gorosabel (Lapeña, min. 73), Le Normand, Ugarte, Arrieta, Guevara, Sanz, Sola, Sangalli (Saenz, min. 86), Veiga (Gorostidi, min. 77), Dávila.

Golak: 0-1: Sangalli, min. 10; 0-2: Sangalli, min. 68; 0-3: Dávila, min. 86; 1-3: Xabi Calvo, min. 93

Epailea: Monter Solans. Txartel horia erakutsi die etxeko Endika, Xabi Calvo, Ivan eta Adrian Socorrori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!