UD LAS PALMAS – REAL SOCIEDAD (13:00, BERTAKO ORDUA)

Historia egiteko egun hauek behar dira


Realak helburu bakarrarekin egingo dio aurre gaur Las Palmasi, Klubaren historia liburuan jokalari hauek urrezko letrekin idaztea. 9 final geratzen dira Europako txapelketetarako sailkapen berri bat lortzeko, seigarrena jarraian izango litzateke, horrela belaunaldi txuri-urdin guztiek bizi ahal izan ez duten zerbait lortuz. Europa Leagueko eta Errege Kopako kanporatze mingarriek zaleen eta bere jokalarien batasuna indartzea lortu dute, eta gaur arratsaldean, milaka kilometrora egon arren, jokalariek badakite ez direla bakarrik egongo.


UD Las Palmasek sailkapen-egoera kritikoa du. Diego Martinezen taldeak, salbaziotik 4 puntura, ezin du beste aukerarik utzi eta hasieratik zelairatuko garaipenaren bila. Aurkaria perla handiak dituen taldea da, Moleiro, Bajcetic edo Fabio Silva, eta heldutasunean aurrerapausoa eman beharko dute egoerari buelta emateko. Dinamika desberdinetako lehia da gaurkoa, baina biak puntu premiaz. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!