GRANADA CF - REAL SOCIEDAD (18:30)

Historiak exijentzia hau du


UEFA Champions Leagueko zaleen agurra bihotzean eramanda, Reala Sierra Nevadaren magalera iritsi da taldeak denboraldi amaierara arte izango duen erronka bakarrari arreta osoa jarrita, eta ez edonolako erreonka. Txuri-urdinek historia egin nahi dute, Klubaren ia 115 urteetan bosgarren urtez jarraian Europako txapelketara sailkatu den multzo bakarra izan nahi dute.


Imanolen gizonak joko estilo arina mantentzen saiatuko dira eta aurreko hilabeteetan hain bereizgarria izan den defentsa sendoa berreskuratu nahi izango dute, areetan asmatzea ahaztu gabe, ezinbestekoa baita egungo futbolean. Ilusioak nekea bigarren maila batean utziko du, ez dago aitzakiarik Realik onena berriro ikusteko.


Granada ez da aurkari erraza izango. Pentsamolde borrokalari eta dinamika aldatzeko gose den jokalari multzo batekin, talde nazariarrak edozein aukera aprobetxatuko du hiru puntuak eskuratzeko. Bere zaleen laguntza paregabearekin, etxekoek ezustekoa eman eta garaipena lortu nahi dute guretzat exijentzia gorenekoa izango den partida honetan. Historia egiteko exijentzia. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!