Ereserkia

Honela grabatu zen

Vídeo

170 ahots, 20 kokapen baino gehiago, 8 errodaje egun, 14 orduko musika grabazioak… Horrela grabatu zen Realaren himnoa, zale guztiek kantatuta.

ZALE ERREALEK INTERPRETATUTAKO MOLDAKETA MUSIKALA

Reala ahots askoren batura da, eta, klubaren iritziz, himnoak ahots horiek guztiak ordezkatu beharko lituzke. Eta himnoa errazago kantatu dadin, moldaketa musikal bat egin da, a cappela kantatutako bertsio bat, zaleek zelaian partida guztietan kantatu dezaten.

Moldaketa solemnea da, pausatua, gipuzkoar idiosinkrasiarekiko zintzoa izan nahi duelako. Bertsio geldoagoa eta koralagoa da, ahots hutsez eta taupada batez egina: jokalarien bihotzaren taupada, Gipuzkoa osoa defendatzera zelairatzen direnekoa.  Eta zaleen bihotzarena, beren taldea jokatzen ikusten dutenekoa.

Horregatik deialdi ireki bat egin zen klubaren sare sozialetako jarraitzaile guztientzat, eta 25.000 bazkideei emailing bat bidali zitzaien. Aurkeztu eta prest zeudenen ahots guztiekin himnoa grabatu genuen. Emaitza 170 ahotsen nahasketa da, Dani Benegas donostiar konpositoreak egina.

HONDARRIBITIK ARANTZAZURA OÑATITIK IGAROZ

170 ahots horiek Gipuzkoa osoa ordezkatu nahi dute, izan ere, himnoa grabatzeko probintziako herri ugari igaro genituen, komunitate Txuri-Urdin osoari ikusgaitasuna emateko.

Bideo honetan gertatutako guztia kontatzen duen prozesua islatzen dugu osorik, klubak zale guztiekin partekatu nahi duelako.

#NIKEZDUTBIGARRENTALDERIK

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!