Ostiralekoa pizgarri ugariko partida izango da. Real Madriden aurkako norgehiagoka beti da berezia. Oraingo honetan are gehiago, merengeen aurkako partidaren atarian merezitako omenaldia egingo baitzaio David Silvari.
Kanariarrak aztarna ezabaezina utzi du familia txuri-urdin osoan. Davidek, lehenengo egunetik, goraipatzeko moduko apaltasuna eta konpromisoa erakutsi zuen. Bere talentu guztia taldearen zerbitzura jarri zuen eta funtsezko gizona izan zen azken denboraldietan lortutako arrakastetarako. Europako sailkapenak eta, batez ere, 2020ko Errege Kopako titulua Davidek utzitako legatuaren zati bat baino ez dira izango. Gazte guztientzat eredu izatea eta aldagelan erreferente izatea, zelai barruan zein kanpoan, balio kalkulaezineko elementuak dira. Txuri-urdinez jokatzen ikusteak zoriontsu egin gintuen. Opari bat izan zen.
Ostiralean Davidek urre eta brillantezko intsignia jasoko du gure klubari emandako guztiagatik. Lesio larri baten ondorioz ezin izan zuen agur esan Reale Arenako berdegunean, beraz, ostiralekoa aukerarik onena izango da zutik jartzeko eta LEGENDA bat txalotzeko. Eskerrik asko guztiagatik, Mago.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin