CHELSEA FC - REAL SOCIEDAD

Chelsea FC, Txapeldunen Ligako aurkaria

Vídeo

Dagoeneko ezaguna da Champions Leagueko aurkaria. Gaur Nyonen egindako zozketaren ostean, Chelsea FC izango dute aurkari txuri-urdinek. Arturo Ruizen taldeak kanporaketa gainditu beharko du Europako txapelketa nagusiko liga-faserako sailkatu ahal izateko.

Gehienezko mailako norgehiagoka izango da, txuri-urdinek Europako talde onenetako baten aurka neurtu beharko baitituzte indarrak. Kanporaketa Londresen hasiko da, eta itzuliko partida etxean jokatuko dute txuri-urdinek; zaleen aurrean liga-faserako txartela lortzen saiatuko dira.

Laster ezagutuko dira bi neurketen data eta ordutegi zehatzak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!