AD CEUTA FC – SANSE (LARUNBATA, 14:00)

Gehiagorako gogoz

Sansek LaLiga Hypermotioneko beste jardunaldi bati ekingo dio larunbat honetan, Ceutara egingo duen bisitarekin. Txuri-urdinek zortzi puntu batu dituzte lehen jardunaldien ostean, eta garaipenaren bila aterako dira berriro, Zubietan RCD Mallorcaren aurka gol bakar batengatik porrota jaso ondoren. Donostiarrek hazten jarraitu eta denboraldi hasiera honetan erakutsitako sentsazio onak mantendu nahi dituzte.

Bestalde, Ceutako taldea puntuen beharrarekin iritsiko da hitzordura, denboraldiko lehen garaipena bilatzeko asmoarekin. Azken postuan egon arren, aurkari arriskutsua da eta bere zaleen aurrean pauso bat aurrera ematen saiatuko da. Gure filialak bere bertsiorik onena eman beharko du dinamika aldatu nahi duen talde bat gainditzeko. Aupa Sanse!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!