SENTIMENDU KOPA

Erronka berri baten aurrean Sentimendu kopan

Realak denboraldi-aurreko beste hitzordu bati egingo dio aurre asteazken honetan. Txuri-urdinek Sentimendu Koparen bosgarren edizioa jokatuko dute Tajonarren; txapelketa triangeluarrean Deportivo Alavés eta Osasuna ere arituko dira.

Arturo Ruizen taldeak 45 minutuko bi partida izango ditu aurretik. Lehenengoa 18:00etan jokatuko du Deportivo Alavesen aurka, eta, 19:00etan, Osasunaren aurka neurtuko ditu indarrak, arratsaldeko bigarren eta azken neurketan.

Lehiaketaren formatuak arratsalde berean bi norgehiagoka jokatzeko aukera emango die txuri-urdinei, talde gisa hazten jarraitzeko eta denboraldi berriaren prestakuntzan aurrera egiteko beste proba batean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!