ALIANTZA

Bodegas Ondarrek bat egin du Realarekin

Bodegas Ondarrek bat egin du familia txuri urdinarekin. Enpresa errioxarrak eta Realak akordioa lortu dute babeslea izateko eta era berean, RS Enpresak taldean sartzeko.

1985ean sortua Vianan, upeltegiaren izena Azpeitian dagoen 1450eko familia-baserriaren omenaldi bat da. Filosofia du oso ukitu bereziak dituzten ardoak lortzea. Haietan, barietate bakoitzaren adierazkortasuna islatzea bilatzen da, mahastien kokalekuek ekartzen dituzten ezaugarriekin.

Irudian, Jokin Aperribay, Realeko presidentea, Ondarreko ordezkaritzarekin batera: Marcial Ucín eta Leopoldo Limousin (presidentzia), Pedro Limousin Ucín eta Luis Limousin Ucín (zuzendaritza nagusia) eta Kristian Alberdi (iparraldeko zonaldeko arduradun komertziala).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!