Anoeta estreinatzeko gutxi geratzen da eta azken detaileak zehazten ari dira lehen egun horretarako. Horietako bat, gauzarik esanguratsuenetarikoa, azken belanauldiko bideo-markagailua da. Dagoeneko ipini da Hegoaldeko Hondoko goikaldean. 18-19 denboraldian hau izango da zelaiak izango duen bideo-markagailu bakarra, bigarrena, Ipar Hondoan ipiniko dena, hurrengo denboraldia arte ezingo baita ipini obrak direla eta.
Bideo-markagailua, LG markakoa, 12,87metroko luzera eta 4,8 metroko altuera du, LED SMD irudiarekin.