GIRONA FC – REAL SOCIEDAD (21:00)

Identitate berarekin

Realak itxiko du LaLiga Santanderreko 25. Jardunaldi hau ezagun baten etxea bisitatzen, Eusebio Sacristanen Girona. Txuri-urdinak izugarrizko emaitza bolada onean iristen dira, porrota ezagutu gabe 2019 osoan, eta joko bertsio onenetik geroz eta gertuago daudelako sentsazioarekin. Baja asko izango ditu Imanolek, baina talde honen identitatea ez dute banakotasunek ezartzen, kolektiboak baizik.


Sentsazio onak berreskuratu zituzten etxekoek aurreko jardunaldian Bernabeun garaitu ondoren, baina azarotik zetozen irabazi gabe. Eusebiok taktikaz aldatu zuen, bosteko defentsatik lauko batera. Prest egongo gara bietako edozeini aurre egiteko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!