NAZIOARTEKO TXAPELKETA

Igandean ezagutuko dira azken bi taldeak

13 urtez azpiko mailan Nazioarteko Real Sociedad Txapelketaren kartela osatuko duten konbenitutako bi kluben izenak igandean ezagutuko ditugu. Urtarrila hasieratik Gipuzkoako hainbat zelaietan jokatu da aurreko fase hau eta igandean amaituko da. Honeraino hamabi talde iritsi dira (Zumaiako, Eibar, Beasain, EDF, Antiguoko, Touring, Bergara, Martutene, Beti Ona, Vasconia eta Real Unión). Hauek, lau taldetan banatuta, goizeko 10etatik 15ak arte partidak jokatuko dituzte Zubietan. Multzo bakoitzeko lehen taldeen artean azken partida bat jokatuko dute eta bi neurketa horien irabazleek Nazioarteko Real Sociedad Txapelketa jokatzeko txartela lortuko dute. 

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!