REAL SOCIEDAD-GIRONA FC (IGANDEA, 19:00)

Igandeko informazio erabilgarria

Hemen duzu Reale Arenan igandean Real Sociedad eta Girona FC taldeek jokatuko duten partidarako informazio erabilgarria (19:00):

Zatoz aldez aurretik

Reale Arenan jokatuko duen azken partidan, Imanol Alguacilek urrezko intsignia jasoko du. Mesedez eskatzen dizugu aldez aurretik etortzeko, familian merezi duen omenaldirik onena emateko.

Keler Espazioa

Keler Espazioak bi ordu lehenago eta ordubete geroago irekiko ditu ateak. Bere hiru entretenimendu eremuak  martxan egongo dira. Partida Gastroguneko pantaila erraldoian emango da.

Lanek mugatutako eremua iparraldeko zabalgunean

Topoaren geltokiaren eraberritze integralaren ondorioz, Ekialdeko Tribunetako eta Zabaleta Harmailako zaleei gomendatzen diegu oinez joatea, bai estadioaren sarreran bai irteeran, zelaia mendebaldetik inguratuz, obrak ipar-ekialdean sortutako korridorea saihesteko.

Partida osteko hiri-autobusak

Partida amaitzean, obrak direla eta, Aita Donostia plaza 15 minutuz itxita egongo dela jakinarazi digute. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.

Trafiko-fluxua partida ondoren

Partidaren amaieran, segurtasun arrazoiak direla eta, Aita Donostia plaza itxita egongo da 15 minutuz. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 18etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 17etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala 16etatik 19etara irekiko da. Tabernak 18etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Bizikleta eta patineteen aparkalekua Amara Berri ikastetxean dago eta IBK Bikek babesten du. 18etatik aurrera martxan egongo da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!