Asteburu honetan Realak ligako urteko lehen partida jokatuko du Zubietan. Igandean 13:30ean jokatuko du FC Barcelonaren aurka z1 zelaian (Jose Luis Orbegozo).
SARBIDEAK
Obren ondorioz, z7 eta z4 zelaietako aparkalekuak itxita jarraitzen dutenez, Eskuzaitzeta poligonoa doan (Z7 zelaiaren alboan dagoena) bideko erreil bat gaituko da ibilgailuak aparkatu ahal izateko, hortik oinez sartu ahal izango da. Horrez gain, oinezkoak Zubietako ate nagusitik ere sartu ahal izango dira, beraz, Hipodromoko aparkalekua ere gomendatzen dugu partida honetarako.
LEIHATILA
Prezioa: 0-8: 0 € | 8-14: 8 € | +14: 15 €
Leihatila Gorabideko eraikinean dago kokatuta, Harrobi tabernaren azpian. Bazkide txartela edo RS Fan baduzu, erakutsi iezaiozu zuzenean z1-era sartzeko errepidean dauden lankideei. Prentsak Gaindituko prentsa-aretoan jaso beharko du akreditazioa.
ORDUTEGIA
Sarbidea partida hasi baina ordu bete lehenagotik ahalbidetuko da.
TABERNA
Sarreran kokatuta dagoen Harrobi taberna, partida hasi baina ordu eta erdi lehenagotik egongo da irekita.
EDUKIERA
Topaketa honetarako, jendeak zelaiaren inguruan zutik egoteko aukera izango du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin