GERNIKA 0-4 SANSE

Ikusgarria

Sansek garaipen garrantzitsu bat lortu du huts eta lau irabazi ondoren Gernikaren aurka. Txuri-urdinek neurketa hogei minututan erabaki dute, lehenengo zatiko bukaeratik bigarren zatiko hasieraraino.

Etxekoak ondo sartu dira partidan, baloiaren jabetza gipuzkoarrei kenduz eta presioa eraginez. Ez dute aukera argirik sortu baina bai arriskua kanpokoen arearekiko. Aitor Zulaikaren mutilen lehenengo aukera hamabosgarren minutuan ailegatu da, Sangalliren zentro batekin, kanpora joan dena ate gainetik. Hortik gutxira, Sansek beste bat izan du, protagonista berarekin, baina etxekoek atepetik atera dute baloia. Bizkaitarrek pare bat aukera izan dituzte baloi geldiko jokaldietan; lehenengo falta zuzen batean eta bigarrena beste falta batean ateruntz errematatu dutena. Atsedenaldira golik gabe iritsiko ginela zirudienean, Sansek lehenengo gola eskuratu du Celorrioren jaurtiketari esker, eskuin hegaletik jokaldi bikaina burutu ondoren.

Bigarren zatian, txuri-urdinek neurketa erabaki dute ordu laurden batean. Sangallik bigarrena sartu du area kanpotik jaurti ondoren etxeko atezainaren akats baten ondorioz, atea hutsik utzi duelako, baina gol bikain bat eskuratu du. Hirugarrena bost minutu geroago etorri da, eskuinetik jaurtitako falta batetik, Lapeñak ateruntz bidali duena buruz. Azkeneko gola Murgoitiok sartu du bere atean zentro bat gaizki desbideratu ondoren. Sansek zorte pixkabat izan du jokaldi horretan. Hor amaitu da neurketa. Etxekoek saiatzen jarraitu dute baina ondo aritu dira defentsa lanetan gipuzkoarrak. Emaitza honekin, Sansek hamaika partida gehitzen ditu porrotik jasan gabe eta gol bakar bat jasoz (penaltiz).

Hurrengo astean Zubietara beste aurkari zuzen bat etorriko da. Maila honetako talde onenetako bat: Mirandes.

Fitxa teknikoa:

Gernika: Diego Carrio, Murgoitio, Petxarroman (Torrealdai, min. 73), Carracedo, Arego, Otiñago, Olaetxea, Entziondo, Abaroa (Etxabe, min. 62), Ekaitz Jimenez, Pradera.

Sanse: Garrancho, Gorosabel, Le Normand, Lapeña, Muñoz (Arrieta, min. 65), Gorostidi, Sanz, Sangalli (Saenz, min. 78), Capilla, Olaizola, Celorrio (Davila, min. 78).

Golak: 0-1: Celorrio, min. 39; 0-2: Sangalli, min. 51; 0-3: Lapeña, min. 56; 0-4: Murgoitio (p.p.), min. 59

Epailea: Iglesias Gutierrez. Txartel horia erakutsi die etxeko Pradera, Carracedo, Olaetxea eta Etxaberi eta kanpoko Gorostidi eta Sanzi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!