David Silvak familia txuri-urdinari egun zoriontsuak ematen jarraituko du. Realak eta jokalari kanariarrak akordioa lortu dute kontratua 2023-24 denboraldia amaitu arte luzatzeko.
Bere momenturik onenean, David Silvak gurekin jarraitzea erabaki du. Bere magiarekin gozatzen jarraitzeko pribilegioa izango dugu, Reale Arenara joaten diren zaleak eserlekuetatik altxatzen dituen magia hori. Bere futbolak taldekideak hobe egiten ditu eta guztion ongizatea hobetzen du. Baina, batez ere, zoriontsuago egiten gaitu. Elastiko txuri-urdinarekin ikustea egunero eta azkeneraino gozatu eta dastatu behar dugun luxua da.
Klubean daramatzan hiru denboraldietan, Arguineguingo aztia funtsezkoa izan da taldearen arrakastetan. Kalitatea igotzen du eta puntu diferentzial hori ematen dio, handiek bakarrik egin dezaketena. Eta bera handia da, oso. Gutako bat izatea eta izaten jarraitzea ohorea da guretzat. Gehiago nahi dugu eta zurekin nahi dugu, David.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin