Bigarren urtez, zale txuri-urdinek Asier Illarramendi 16-17 denboraldiko jokalari onena aukeratu dute. Ligako neurketa guztiak jokatu ostean, jarraitzaileek partidako futbolari onena bozkatu dute Twitter sare sozialean #MVPtxuriurdin hashtag-a erabiliz. Illarrak puntu gehien gehitu dituen jokalaria izan da (68 puntu), Carlos Vela (56 puntu), Yuri Berchiche (34 puntu) eta Alvaro Odriozolaren (32 puntu) aurretik. Behin liga amaituta, Illarrak #MVPtxuriurdin saria jaso du eta “oso pozik eta eskerturik” erakutsi da Real Sociedad TV-ren aurrean. Ikusi elkarrizketa osoa bideo honetan.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!