IGANDEA: TABERNAK, FOOD TRUCKS ETA MUSIKA HEGOALDEKO ZABALGUNEAN

Fan Zone bat motorrak berotzeko

Derbiak ordu batzuk lehenago hasten dira beti. Partida aurreko giro politak, ohi bezala, Alde Zaharrean izango du hasiera. Igande arratsaldea igarota, Reale Arenara joango gara.

Estadioan motorrak berotzeko hainbat aukera aurkituko dituzu. Alde batetik, Keler Espazioko hiru espazioak bi ordu lehenagotik irekiko dira publiko gazteago batentzat, seme-alabak dituzten familientzat...

Bestalde, berrikuntza gisa, hainbat karpa eta food truck jarriko dira hegoaldeko zabalgunean, Reale Arena eta miniestadioaren artean. Fan Zone hau 18:00etatik 20:30etara egongo da martxan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!