Sansek AD Mérida taldearen aurka jokatuko du igandean Zubietan (Jose Luis Orbegozo futbol zelaia, 17etan). Bertaratze handia espero denez, gure bazkideek eta RS Fansek, aldez aurretik izena eman beharko dute igoerako playoffeko itzulerako partidara joan ahal izateko.
Inprimaki bakoitzeko bi sarrera eskatu ahal izango dira, eta nahitaezkoa izango da bai eskatzailea bai laguntzailea bazkide edo RS Fan izatea. Izena emateko formularioa gaurtik aurrera egongo da aktibatuta eta, eskabideen kopurua gainditzen bada (1.100 eserleku guztira), sarrerak zozketa bidez esleituko dira. Epea asteazkenean itxiko da, 12etan.
Igandean Zubietara sartzean, zure NANa edo bazkide-txartela aurkeztu beharko duzu, baita eskaera berresteko emaila ere. Partidara joateko interesa duten bazkideei eskatzen diegu, sarrera eskatzea soilik bertara gerturatu ahal izango dutela bermatzen badute.
Bazkide edo RS Fans ez diren eta formularioaren bidez inskribatuta ez dauden pertsonentzako eserlekuak inskripzio-kupoa ez agortzearen baldintzapean egongo dira. Sarrerak soberan badaude, asteazkenean inprimakia irekiko zaie gainerako zaleei.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin