Realak aurrerapauso handia eman du gaur goizean hirugarren postuan mantentzeko borrokan. Txuri-urdinek maisutasunez gainditu dute Alhama taldea Francisco Artés Carrasco zelaian, 1-5eko emaitzarekin.
Murtziarrek indartsu ekin diote partidari eta, zazpi minuturen buruan, Belenek gola sartzea lortu du, Pinelen asistentzia aprobetxatuz eta Arrula buruz burukoan gaindituz. Donostiarren erreakzioa berehala iritsi da eta Lavogezek, Ceciliaren asistentziari esker, jaurtiketa gurutzatu on batekin lehia berdintzea lortu du. Ordu erdia pasata, Ceciliak ezker hegaletik egindako beste barnekaldi handi batean, Paula Fernandezek arearen aurrealdeko aldaratze bat aprobetxatu du eta, ezkerkada gurutzatu batekin, markagailuari buelta emateko. Luzapenean, gipuzkoarren jokaldi ikusgarri baten bidez, hirugarren gola iritsi da: Emmaren erdiraketa, Paula Fernandezen pase bikaina eta Lavogezen eskuinkada area barrutik garaipena bideratzeko.
Txuri-urdinak ez dira bi goleko abantailarekin konformatu eta estutzen jarraitu dute. Jokoari berriro ekin eta hamar minutura, Aiarak, Paularen asistentzia berri baten ondoren, laugarrena egitea lortu du, atezaina buruz burukoan gainditu ondoren. Amaierarako hogei minuturen faltan, Morazak penaltia eragin du area barruan Yannelen esku baten ostean; Nereak, hamaika metroetatik, ez du barkatu eta bosgarren eta azken gola sartu du. Kapitainak seigarrena sartu du handik gutxira, baina baloia eskuarekin kontrolatzeagatik baliogabetu dute.
Donostiarren garaipen bikaina laugarren sailkatuarekiko duten aldea zortzi puntura handitzeko. Orain, etenaldi berria selekzioengatik eta, hiru aste barru, denboraldia amaitzeko geratzen diren bost neurketetatik lehenaren bila, Zubietan Madrid CFF taldearen aurka. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Alhama CF ElPozo: Sol, Alba S. (Mariana, min. 84), Carla (Yannel, min. 61), Judith (kap.), Astrid, Estefa (M. Gestera, min. 84), Encarni, Belén, R. Pinel (Kuki, min. 61), Vega (Patri, min. 84) eta Mari Jose.
Real Sociedad: J. Arrula, Lucía, Florentino, Moraza (kap.) (Apari, min. 73), Aiara (Intza, min. 80), Cahynová, P. Fernández, Emma (Arola A., min. 59), Andreia (N. Eizagirre, min. 59), Cecilia eta Lavogez (Mirari, min. 73).
Golak: 1-0: Belén, min. 7; 1-1: Lavogez, min. 18; 1-2: P. Fernández, min. 32; 1-3: Lavogez, min. 45+7; 1-4: Aiara, min. 56; 1-5: N. Eizagirre (pen.), min. 72.
Epailea: Beatriz Cuesta. Txartel horia atera die etxeko Alba S.-ri eta kanpoko Florentinori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin