Urtero gero eta gehiago dira bazkide egin ezin direnez RS Fan bihurtzen direnak, taldea gertuago sentitzeko, abantaila guztiez gozatzeko eta, noski, itxaron-zerrendan sartzeko.
Egin zaitez RS Fan eta lortu bonu bikoitza 'Musika Festibala'rako
Hileko sustapenek martxan jarraitzen dute. Oraingo honetan, ekainak musika-sari batekin dator:
- Ekainaren 30a baino lehen alta ematen baduzu, 'Musika Festibala'ren kontzertu guztietara doan sartzeko bi bonu bikoitzen zozketan sartuko zara (uztailaren 3tik 5era).
- Gainera, gaur hasi eta ekainaren 30era bitartean alta ematen baduzu, uztaileko berritzearen ordainketa aurreztuko duzu.
Realzale programako puntuak
Gainera, gogorarazten dizugu Realzale Programan puntuak pila ditzakezula gure dendetan egindako erosketekin, deskontu zuzenaz gain.
Realzale Programari buruzko informazio gehiago (klikatu hemen).
